Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.

Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe.

Konpainia: TANTTAKA TEATROA

Egilea: NELL LEYSHON

Itzulpena: MARIANO PEYROU
Zuzendaritza: FERNANDO BERNUÉS

Antzesleak:

JOSEBA APAOLAZA

MIREN ARRIETA

MIREIA GABILONDO

AITZIBER GARMENDIA

JON OLIVARES

JOSE RAMÓN SOROIZ


Eszenografia: FERNANDO BERNUÉS. Jantziak: IKERNE GIMÉNEZ. Argiztapen diseinua: DAVID BERNUÉS. Teknika: ACRÓNICA PRODUCCIONES. Administrazioa: MAITE GORROTXATEGI. Ekoizpen exekutiboa: ANE ANTOÑANZAS. Ekoizpena: PAOLA EGUIBAR. Banaketa: PORTAL 71.


Iraupena: 90'