Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

Psikoeskape, euskaraz prestatutako komedia zoro-zoroa da, Ana Martinezek idatzia eta Rosa Rojok zuzendua.
Clown estiloko komedia dibertigarri honekin Urrupek barreak eta terapia eskaintzen ditu prezio berean.

Xabier, Larraitz, Oskar, Antton, Peru, Saioa, Raquel… zu eta ni bezalakoak dira, hau da, ez daude burutik sano. Horregatik iritsi dira Psikoeskapera. Eta zu? Erabakiak hartzea zaila egiten zaizu? Ezetz esaten ez dakizu? Zure obsesioek arriskuan jartzen zaituzte? Zure semeak ez dizu hitz egiten? Gurasoek nazkatzen zaituzte? Beldur eszenikoa duzu? Zerbait egin nahi duzu, baina ezin? Ez gehiago pentsatu. Zatoz Psikoeskapera. Profesionaltasuna, enpatia, hurbiltasuna. Psikoeskapen aurkituko duzu irtenbidea. Edo agian ez?

Rosa Rojoren zuzendaritzapean, Ana Martinez, Gorka Lariz, Lucía Hurtado, Juan Manuel Pecharromán, Jose Luis Elorza, Julen Iraola, Maialen de Carlos, Marisol Cavero eta Julen Paredes igoko dira oholtzara.