Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

EZ DOK HIRU.EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna

“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

TARTEANen filosofiari jarraituta (gure lana ahalik eta publiko gehienera zabaltzea) “Ez dok Hiru” ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu dugu.

Formato berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute.

Bertsio Akustiko honek musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.

Iraupena: 80 minutu.