New Yorkeko Opera
Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-lanik
ospetsuena, abentura honetako eszenatokiak dira, non Samsonek, kaleko txakurren
talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko duen. Egun batean, ehiztariengandik
ihesi, Met eraikinean ezkutatzen da. Han, Margot xarmanta ezagutuko du,
Anastasiko maskota, antzokiko lehen dantzaria. Trama korapilatu egiten da
Britainia Handiko erreginarena izan zen diadema bakarra, Anastasiak laugarren
unean jantzi behar duena, kamerinotik desagertzen denean. Diademarik gabe,
ikuskizunak ezin du jarraitu eta bertan behera utzi beharko da. Orain Margotek
eta Samsonek lapurra aurkitu behar dute eta Georges Bizet handiaren musikaren
doinuan funtzioa salbatu.