Aymericek Florence lankide ohiarekin topo egingo du gau
batez Saint-Clauden, Haut-Juran. Sei hilabeteko haurdun dago eta ezkongabea da.
Jim erditzen denean, Aymeric han dago. Urte zoriontsuak igaro zituzten
elkarrekin Christophe, Jimen aita biologikoa, agertu zen arte. Melodrama baten
hasiera izan liteke, baina aitatasuneranzko odisea baten hasiera ere bada.