Zilbor-heste bat. Ama eta alaba hariaren punta bakoitzean, hariari so. Lotura
kate bat. Ama eta alaba hariaren punta banatik heldu eta hari tiraka, dantza gel-
diezin batean, harremanari korapiloak egin eta askatu, betirako iraungo duen
doinu batean balantzaka. Beldurra, kontrola, dependentzia, zama,
maitasuna. Etengo den edo etengo ez den dantza infinitu bat.
Ama alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen du “Lotura Basatiak”
piezak. Hitza, irudia, musika eta mugimendua bateratzen eta tonu desberdinak
nahasten dituen -umorea, poesia, drama...- obra katartiko bat dakargu eszena-
tokira.
Bi kate;
biak ebaki beharrezkoak
bat gorputzaren bizitzeko
bestea gogoaren askatzeko.
Iraupena: 40 min.
Adin guztiei zuzendua