Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN

NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN

Deskribapena

Deskribapena

Oztopoak gainditzea, samurtasuna eta gizatasuna ardatz dituen istorio bat da Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán; zainketa aringarriak eta “heriotza ona” ditu gai nagusi. La Dramática Errante konpainiak aita-alaba batzuen bidaia dakarkigu, Europa osoko bide zaharrenetik egindako bidaia: Donejakue Bidea.

Bizitzari alaitasunez aurre egitera bultzatuko gaituen bidaia da antzezlan hau, bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera ere eramango gaituena. Mundu honetatik minez eta sufrimenduz joan diren pertsonei zuzendutako kantua. Azken etapa horretan, irribarrea sekula galdu gabe laguntzen duten pertsonei egindako aitortza.

Luzaroan hainbat proiektu eszeniko eta kulturaletan aritu ondoren, María Goiricelaya eta Ane Pikaza aktoreek La Drámatica Errante sortu zuten, gai sozialak erdigunean jartzen dituzten lanak modu integralean sortzearen alde eginez.


Artistak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sánchez, Idoia Merodito

Konpainia: La Dramática Errante

Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya

Euskarazko bertsioa: Patxo Tellería

Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa

Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza, Xabino Alkorta

Eszenografia: David Pascual

Bisualak: Estudio Gheada

Jantziak: Daniel F. Carrasco

Argiztapen diseinua: David Alcorta

Soinu-espazioa: Ibon Aguirre


Iraupena: 90 min.

Adin gomendatua: 18 urtetik aurrera