Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

TXAPLIN - Gari, Montxo & Joselontxo

TXAPLIN - Gari, Montxo & Joselontxo

Deskribapena

Deskribapena

Zer gerta daiteke Gari, Montxo eta Joselontxo Zirku baten pistara iristen direnean edo Antzoki bateko agertokira igotzen direnean? Barrea eta dibertsioa!

Horixe da hiru pailazoek lortzen dutena euren proposamen berriarekin: Txaplin

Diziplina anitzeko ikuskizun dotore eta bizia da, non ez diren falta ezustekoak, aldrebeskeriak, musika eta umorea. Eta beren istorio eta abenturen bitartez, ikuslegoak munduko lanbide politenetako batez gozatzen du: "pailazoa izateaz".

Sekretua sinplea da: Ekintza fisikoan eta komunikazio komikoan oinarritutako zirkuko umorearen baliabideak publikoarekin modu aktibo, fresko eta lotsagabean lotzen jakitea.

60 minutuz, hasieratik bukaerara, ikuslego guztiak barre egiten du, barreak adin eta kultura mugarik ez duela erakutsiz, hizkuntza unibertsal bakarra umorea baita.

Azken finean, Charles Chaplinek esan zuen bezala:

“Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna da”


Iraupena: 60 min.

Adin gomendatua: 3 urtetik gorakoak.